Gure Esku Dagok 'Eskura' prozesuaz informatuko du zapatuan

Anboto 2015eko urriaren 30a

Erabakitzeko eskubidearen alde lan egiten duen Gure Esku Dago mugimendua pauso berriak ematen dabil. Durangotik Iruñerako giza-katearen eta futbol estadioetako ekitaldien ostean, hausnarketarako Eskura prozesua ipini du martxan, eta azaroaren 21ean batzar nagusia egingo dute. Berrizen martitzenean egin zuten batzarra, eta Abadiñon eta Elorrion bihar, zapatua, emango dute informazioa.


Abadiñon bihar eguerdian izango da hitzordua, Txanporta kultur etxean. Hausnarketa prozesuaren txostena aurkeztuko dute, eta gero, azaroaren 9ra arte, ekarpenak egiteko aukera emango dute.

Elorrion, udaletxeko atarian egongo dira 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, informazioa eskaintzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!