Gerediagak 9.Astola aldizkaria kaleratu du

Anboto 2015ko urr. 27a, 11:32

Hainbat gai landu dituzte 2015eko alean: Gerediaga elkartearen 50.urteurrena, duela 25 urteko 'Atxarte Bizirik' aldarrikapena harrobietan, Tabira uriaren jatorria, Elorrion 1936ko gerran gertatutakoak, Lorentzo Records estudioari buruzko erreportajea... Salgai jarri dute dagoeneko Durangaldeko ohiko liburudendetan.

Astola 9.zenbakiaLiburudendetan eskuragarri egoteaz gain, Durangoko Azokaren ere eskuratu ahalko da 5 eurotan, eta Gerediagatik gogorarazi dutenez, elkarteko bazkideek doan izango dute aldizkaria.

Aipatutako erreportajeez gain, automobilgintza sektoreak Durangaldean izan duen garrantziari buruzko artikulua, Anbotoko Mariri buruzko Anuntxi Aranaren ikerketa lana, Otxandioko plazan egin dituzten indusketen ondorioak eta Zaldibar leinuetxearen historia errepasatuko ditu bederatzigarren Astola aldizkariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!