Asteon Atxondon eta Elorrion egingo dituzte bosgarren edukiontziaren inguruko batzarrak

Anboto 2015ko urr. 26a, 09:18
Zaldibarko herritarrak, pasa den astean, bosgarren edukiontziari buruzko batzarrean. (Argazkia: @DurangokoMankom)

Batzar horietan informazioa emateaz gain, organikoa birziklatu gura duten herritarrek izena eman dezakete ekimenean. Pasa den astean Abadiñon eta Zaldibarren egin zituzten batzarrak, eta asteon Atxondon eta Elorrion izango dira: Gaur eta bihar, Atxondoko eskolako gimnasioan izango dira batzarrak, 19:00etan. Elorrion, eguaztenean eta eguenean izango dira, ordu berean, Arriolan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!