Azaroaren 8ra arte dago aukera Errigorako udazkeneko otzarak eskatzeko

Anboto 2015ko urr. 22a, 13:45

Eguaztenean hasi dute Nafarroako hegoaldeko ekoizleak eta euskalgintza bultzatzeko Errigoraren azken kanpaina. Erriberako 15 ekoizlek osatutako produktu sorta 50 euroan ipini dute salgai, eta otzararen balioaren % 25 Nafarroako euskalgintzara bideratuko dute. Eskariak azaroaren 8ra arte egin daitezke, eta on-line egiteko era jarri dute www-errigora.eus webgunean.

Durangaldean euskalgintzan dabiltzan hainbat eragile eta norbanakok bat egiten dute Errigora kanpainarekin. Leku horietan ere egin daitezke eskaerak, eta bertara helduko dira otzarak. Horrez gainera, herri batzutan kalera ere irtengo dira Errigorako otzarak saltzera.

Hona hemen informazio eta salmenta guneak Durangaldean:

- Abadiño: Arrinda estankoa eta Goretti ultramarinoa

- Elorrio: Txintxirri Ikastola eta Abizari AEK euskaltegia

- Durango: Abarrak Euskaltegia, Ibaizabal Ikastola, Kurutziaga Ikastola, Udal Euskaltegia, Institutua, Berbaro, Plateruena, Momotxo Taberna, Urtxintxa eta Herria

- Iurreta: Urki denda

- Otxandio: Kementsu elkartea

- Zornotza: Tomasa taberna

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!