Zapatuan Alternatiben Herrian parte hartzeko deia luzatu du LAB-ek

Anboto 2015eko urriaren 22a

Zapatu honetan Bilbon egingo den Alternatiben Herria ekimenean parte hartzera deitu ditu LAB sindikatuak, Durangaldeko herritarrak.

Gizarte eredu kapitalista eta patrialkalaren aurrean bestelako ereduak egingarriak direla erakutsi gura dute, domekako ekintzen bidez, herri mugimenduko kideek eta hainbat eragile eta sindikatuk.

"Herri honek badituela alternatiba, politiko, sozial eta ekonomikoak" erakutsi gura dute urriaren 24ko Bilbon egingo dituzten tailer, hitzaldi eta bestelako ekintzen bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!