Publikoaren saria webgunearen bidez egindako bozketan erabaki da. Epaimahai profesionalean, berriz, argazkilari profesionalek parte hartu dute, eta Igerilekuan izeneko argazkia aukeratu dute, "uda gaia ondo islatzen duelako, teknika aldetik ona delako, intentzioa daukalako eta istorio bat kontatzen duelako".