Alternatiben Herria topaketarako deia egin du ELA sindikatuak

Anboto 2015ko ira. 14a, 12:07

Barikuan eskualdeko asanblada egin zuen ELA sindikatuak Traña-Matienan, eta urriaren 24an Bilbon burutuko den jardunaldiaren berri eman zien beharginei.

Sistema kapitalistari alternatibak topatzeko hausnarketa saioa hartuko du Bilbok urriaren 24an, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek antolatuta. Natura, ekonomia eredua, demokrazia, bizitza anitzak eta ondarea izango dira eztabaidarako gaiak eta Europako beste 80 bat lekutan garatuko diren jardunaldiekin lotuta dago.

Abenduan klima aldaketari buruzko goi bilera egingo dute Parisen, eta horren aurrean sortu dira jardunaldiak. "Dagoeneko oso argi dugu klima aldaketa kapitalismoaren beste ondorio tamalgarri bat dela", adierazi du ELAk.

Asanbladan, Arrate Elkoro eskualdeko arduradunak eta Joseba Villareal bozeramaileak eman zituzten azalpenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!