Herriko tabernen auziaren harira, Auzitegi Nazionalak taberna horiek enbargatzea agindu zuen, eta gaur Auzitegi Gorenak epai hori berretsi du. Auzian zeuden 111 tabernetatik 107ri ezarri dio zigorra, eta tartean daude Durangoko Intxaurre, Elorrioko Portalekua, Zornotzako Belatxikieta, Zaldibarko Castet, Mallabiko Izar Gorri eta Otxandioko Kementsu.
Bestalde, hainbat auzipeturi zigorra murriztu die Gorenak, bere sasoian Auzitegi Nazionalak egin zuen moduan. Enrike Alaña durangarra ere urtebete eta hiru hileko kartzela zigorrera zigortu zuten, baina denbora hori bete zuen espetxean behin-behinean zegoenean.