Durangon, EH Bildu alkatetzara aurkeztuko da Dani Maeztugaz. Zazpi zinegotzi lortu ditu koalizioak, baina EAJk bat gehiago. Beraz, Aitziber Irigoras hautagai duten jeltzaleek abantaila edukiko dute. Maeztuk adierazi du beste alderdi batzuekin berba egiten dabiltzala, baina ez du akordiorik aurreratu. “4.300 botoren babesa izan dugu. Ez gara zerrendarik bozkatuena izan, baina uste dugu lehenengo egunetik Durango aldatzeko esfortzua egin behar dugula”. Maeztuk dio “politika ulertu eta egiteko moduak” aldatu gura dituztela.