Ekainaren 21eko ekitaldirako sarrerak erosteko hainbat aukera Durangaldean

Anboto 2015ko eka. 12a, 12:03

Apirilean Elorrion egindako Joste Eguneko irudia

Euskal Herriko hiriburuak erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriz betetzea gura du Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 21ean. Bilbon, San Mamesen egingo dute ekitaldi nagusia, 17:30ean. Durangaldeko herri askotan sarrerak erosteko aukera dago.

Abadiñon gaur 18:00etatik 20:00etara Errota eta Txanporta kultur etxeetan egongo dira. Datorren astelehenetik eguaztenera ere toki berean egongo dira 18:00etatik 20:00etara.

Berrizen gaur 19:00etatik 21:00etara plazan egongo dira. Horrez gainera, salmenta postu finkoak dituzte Fonda tabernan, Amalurren eta Urtiaga estankoan.

Durangon Andra Mari elizaren inguruan jarriko dute salmenta postua gaur arratsaldean eta zapatu eta domeka eguerdian. Datorren asteko arratsaldetan ere toki berean izango dira sarrerak saltzen.

Elorrion gaur 19:00etatik 20:30era jarriko dute postua eta baita zapatuan eta igandean ere goiz zein arratsalde: 12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.

Zaldibarren gaur, astelehenean eta martitzenean udaletxe pareko plazan kokatuko dute salmenta postua 18:00etatik 19:30era.

Zornotzan gaur eta zapatuan 19:00etatik 21:00etara Politenako arkupeetan egongo dira; domekan, 12:00etatik 14:00etara elkartuko dira toki berean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!