Unei Rementeria ahaldun nagusi izateko hautagaiak adierazi du "gobernu sendoa" osatzeko asmoa dutela, eta horretarako Bizkaiko alderdi guztiekin berba egiteko asmoa duela.
Jeltzaleen batzarkideek ganberaren herena osatzen dute. Ondorioz, Batzar Nagusiak osatzeko bilkura egin ahalko da. Ahaldun nagusia aukeratzeko bilkura aparte egingo dute, ekaina amaieran edo uztailean.