Landa garapen elkartearen estrategia berritzen dabiltza

Anboto 2015eko ekainaren 1a

Urkiola landa garapen elkarteak 2020ra bitartean eduki beharreko programa estrategikoa lantzen dabiltza prozesu parte-hartzaile bategaz. Apirilaren 29an, esaterako, eskualdeko hainbat eragilegaz mintegia egin zuten, eta, hortik, ondorioekin osatutako dokumentu bat sortu ere bai.  Informazioa jaso edo ekarpenak egin gura dituenak jmtotorika@urkiola.org helbide elektronikora idatzi behar du.


Plangintza estrategikoaren lanketan, baserritarrak protagonista izan behar direla da orain arteko ondorio nagusietako bat. Egitasmoak zehaztu aurretik, baserritarrei galdetzea beharrezko ikusi dute. Bestalde, lurren erabilera zehaztu eta planifikatu behar dela nabarmendu dute, beti ere, nekazaritzarako lurrak babestuta. Gazteak lehen sektorera erakartzea eta turismo arloa zeharkako gai lez jorratzea ere proposatu dute prozesu parte-hartzaileko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!