Analisi bana egin dute Uxune Martinez soziologo garaitarrak, Andoni Olariaga filosogo berriztarrak, Nerea Iriarte kazetari durangarrak eta Aitor Aurrekoetxea filosofia irakasle durangarrak. Martinezek herri txikietako ikuspuntutik berba egin du. Olariagak EAJren eta EH Bilduren lehia aztertu du. Iriartek, alderdi politikoen arteko konfrontazioaren aurrean, herritarren arteko elkarlana aldarrikatu du. Aurrekoetxeak, Durangaldeko emaitzez gain, Hego Euskal Herriko beste emaitzak ere izan ditu berbagai bere analisian.