Igandeko hauteskundeetan duela lau urteko udal hauteskundeetan baino abstentzio handiagoa egon da oro har. Iurretan, Elorrion, Atxondon eta Garain izan ezik, beste herri guztietan igo egin da ez bozkatzea erabaki duten herritarren portzentaia. Abstentzioa jaitsi den lau herriotan gainera, ez da alde handia izan: puntu batera ere ez da iritsi desberdintasuna, Garain izan ezik.
Zaldibarren izan da abstentzio altuena. Bertan erroldatutako herritarren % 38,42k ez du bozkatu, eta duela lau urtetik hazi egin da zifra hori; orduan, %35,2k ez zuen bozkatu. Zaldibarren ostetik, Durango da abstentzio altuena duen herria (%36,76).
Hona hemen 2011ko eta 2015eko datuak konparatzeko taula, herritar kopuruaren arabera ordenatuta:
2015 | 2011 | |
Durango | %36,76 | %35,9 |
Zornotza | %34,08 | %32,26 |
Abadiño | %31,43 | %28 |
Elorrio | %28,23 | %28,7 |
Berriz | %35,09 | %34 |
Iurreta | %35,63 | %35,9 |
Zaldibar | %38,42 | %35,2 |
Atxondo | %28,27 | %28,9 |
Mallabia | %29,02 | %25,1 |
Otxandio | %23,35 | %20,3 |
Mañaria | %15,63 | %14,6 |
Garai | %11,43 | %14,1 |
Izurtza | %21,6 | %11,6 |