Zelan eskuratu Errigorako kontserba loteak

Anboto 2015ko mai. 14a, 14:45

Gaur hasi eta maiatzaren 26ra arte egongo da aukera Errigorako kontserba loteak eskuratzeko. Nafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura proposamenaren bigarren kanpaina honetan barazki menestra, potxak, pikillo piperrak (ekologikoak eta konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak eskatzeko tartea emango dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktu hauek Euskal Herri osoan zabalduz. Eskaerak Errigorako webgunean egin daitezke, eta Durangaldean, berriz, honako lekuetan:

 

ZORNOTZA:
Ixerbe polikiroldegi ondoko lonja
Helbidea: Landatxu kalea, Zornotza
Jasotze egunak: Ekainak 10
Ordutegia: Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara

DURANGO:
Plateruena kafe antzokia
Helbidea: Landako hiribidea, 4A, Durango
Jasotze egunak: Ekainak 9 eta 10
Ordutegia: Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara

IURRETA:
Helbidea: Bixente Kapanaga, 15, Iurreta
Jasotze egunak: Ekainak 8, 9 eta 10
Ordutegia: Arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.

ELORRIO:
Txintxirri ikastola
Helbidea: San Pio X. kalea, 3, Elorrio
Jasotze eguna: Ekainak 9 eta 10
Ordutegia: Goizeko 10:30etatik 12:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara

Abizari euskaltegia
Helbidea: San Juan, 21, Elorrio
Jasotze eguna: Ekainaren 9an goizeko 10:30etatik 12:30etara eta ekainaren 10ean 18:30etatik 20:30etara

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!