300 argazki zahar ikusgai, Gerediagaren eskutik

Anboto 2015ko mai. 12a, 14:33

300 argazki zahar batzen dituen erakusketa ibiltaria antolatu du Gerediaga elkarteak, bere sorreraren 50. urtemugako ekitaldien barruan. Zuri-beltzean klik. Durangaldeko iragana argazkietan deitzen da erakusketa, eta Ermuan hasi du ibilbidea. Hilaren 22ra arte egongo da ikusgai herriko liburutegian. Erakusketagaz, argazkilariei euren lana aitortu nahi die Gerediagak.

Erakusketa ibiltariko hurrengo datak eta lekuak honakoak dira:

  • Maiatzak 22-29: Mallabiko liburutegian
  • Maiatzak 29-Ekainak 12: Zaldibarko udaletxean
  • Ekainak 12-15: Urkiolan
  • Ekainaren 15-22: Otxandioko udaletxean
  • Ekainak 22-uztailak 6: Berrizko udaletxean
  • Uztailak 6-20: Iurretako Kultur Etxean
  • Uda ostean: Elorrion, Abadiñon eta Durangon.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!