Dagoeneko Durangaldeko herrietako alderdi gehienek euren zerrendak eta proposamenak ezagutarazi dituzte. Durangon, EAJk eta EH Bilduk berdindu egingo lukete, udalak egindako inkestaren arabera. Beraz, azken unera arteko lehia izango dute jeltzaleek eta koalizioak. Aurtengo hauteskundeen beste osagaietako bat Podemosen agerpena da. Tokian tokiko plataformen bidez hartuko du parte Pablo Iglesiasen alderdiak udal hauteskundeetan, Zornotzan, Elorrion eta Durangon.