Gizarte larrialdietarako laguntzak % 5,4 igo ziren iaz

Anboto 2015ko mai. 5a, 10:45

Durangoko Amankomunazgoak kudeatzen dituen gizarte larrialdietarako laguntzen (GLL) eskaerak %11 igo ziren 2014an. Guztira, iaz emandako laguntzen diru kopurua 475.808 eurokoa izan zen, 2013an baino %5,40 gehiago. Gainera, Amankomunazgoak 70.000 euro jarri zituen bere funtsetatik, eskaera guztiei aurre egin ahal izateko.

Prentsa oharrean azaldu dutenez, diru-laguntzak eskatzaileen alokairuak ordaintzeko (%35) eta etxeak mantentzeko (%32) izan ziren.

Aurten, Amankomunazgoak Eusko Jaurlaritzatik heldutako 417.916 euro kudeatuko ditu gizarte larrialdietarako laguntzetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!