Mobilizazioak gaur, Maiatzaren Lehenean

Anboto 2015eko maiatzaren 1a

Iaz Durangon egindako manifestazioa.

Langileen Nazioarteko Egunaren harira, LABek manifestazioa deitu du 12:00etarako, Durangoko udaletxetik hasita. ELAk Bilboko manifestaziora joateko deia egin du.

LABek Durangon antolatuko duen manifestazioan, euren eskubideen alde enpresetan borrokan dabiltzan langile guztiak omendu gura ditu.

Bestalde, ELAk Bilbora joateko deia egin du. 11:45ean, Jesusen Bihotza plazan mitina egingo du, eta, ostean, manifestazioa ere bai.

Ernairen ekimenak
Maiatzaren Lehena dela-eta, Borroka Astea garatzen dabil Ernai gazte erakundea, eta hainbat jarduera eraman ditu aurrera Durangon eta Elorrion, besteak beste. Durangarrek etxebizitza eskubideagaz lotu dute egitaraua, eta elorriarrek emakumearen ikuspuntutik jorratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!