Euskaraz bizi egunean, jaia eta aldarrikapena batu dira

Anboto 2015ko api. 20a, 11:17

Zapatuan jendetza batu zen EHEk antolatutako jaian. Otxandioko EHE eta Euskaldunon Amaraune taldeko Mikel Ortiz de Zaratek jaiaren aldarrikapena gogoratu zuen ekitaldi nagusian: "Otxandio bezalako herri euskaldun baten ere, euskararen alde egoteaz gain, euskararen alde egiteak garrantzia handia du".

Bostehun lagunetik gora batu ziren eguerdian bazkaritarako, eta goizeko eta arratsaldeko ekitaldietan ere jende ugari ibili zen Otxandioko kaleetatik.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!