Euripean ehundaka lagunek egin dute gaur Korrikarekin bat Durangaldean. Zuzeneko kontakizuna egin ostean, herrika argazki galeriak eta bideo montajea prestatzekotan gara ANBOTOn. Bitartean, begien gozagarri, hemen dituzue Elorriotik Mallabiara Korrikak egin duen ibilbideko momentu batzuk. Zapatuan etorriko da berriro Korrika Durangaldera; Zornotzan goizaldeko 03:25ean espero dute euskararen aldeko lasterketa.