Durangaldeko hainbat profesionalek parte hartu dute 19.Korrika dela eta grabatu duten dokumentalean. 19 pertsona ezagunen testigantzak batzen ditu dokumentalak. Di-daren ideiatik abiatuta, Peru Magdalenak idatzi du gidoia, eta dokumentalaren grabazioan parte hartu dute eskualdeko IKB-k eta Bideografik-ek. Logela Multimediako lagunek ere parte hartu dute. Eguen honetan, martxoaren 19an, hasiko da Korrika, Urepelen.