Kontsumitzaileen kexen ia erdia telefoniagaz lotutakoak dira

Anboto 2015ko mar. 10a, 13:58

Telefonoaren fakturak, konpainia aldaketak eta premium izeneko mezuak dira kontsumitzaileen kexarako iturri nagusiak. Izan ere, Amankomunagoak kontsumitzaileen bulegoaren iazko balantzea egin du, eta adierazi du kontsumitzaileen kexen ia erdia telefoniagaz lotutakoak direla. %45 hain zuzen ere.

Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak ohartarazi du premium mezuak konturatu barik martxan jartzen direla, eta gero “faktura oso handiak” ekartzen dituztela.


Telefoniagaz lotutako kexen atzetik argindarrarenak eta gasarenak daude, %15,4gaz. Kontratuak bajan emanda egon arren kobratzen segitzen zutelako kexatu ziren batez ere, eta gehienak konpondu ziren.
885 kontsulta jaso zituzten kontsumitzaileen bulegoan, eta horietatik 156 erreklamazio orri sortu zituzten, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo sailera bidaltzeko. Beste guztiak bulegoan bertan konpondu zirela azaldu dute Amankomunazgoko ordezkariek. Gainera, nabarmendu dute hazi egin dela Eroski eta Fagorren ekarpenekin lotutako kontsulten kopurua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!