Durangaldeko Gazte Topaketak egingo dituzte asteburuan

Anboto 2015eko martxoaren 10a

Gazte mugimenduan jarduten duten hainbat eragilek deituta, Gazte Topaketak burutuko dituzte Abadiñon.

Prentsa oharrean azaldu dutenez, eragile horiek irailean hasi ziren elkartzen, "eskualdeko gazteriaren eta gazte borrokaren egoera" aztertu guran, eta hartueman horren ondorio dira topaketak. Besteak beste, eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladen etorkizuna eta mugimendu feministaren borroka izango dituzte berbagai. Eztabaidak, berbaldiak eta tailerrak egongo dira, baita musika eta bestelako aisialdi eskaintza ere.

Barikuan 18:00etan hasiko dira topaketak, eta domeka eguerdian amaituko dituzte bazkari bategaz.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!