Durangaldeko mugimendu feministako hainbat taldek emakumeen bizikleta martxa antolatu dute hirugarren urtez. Zapatuan, 10:30ean irtengo dute Zaldibarretik, eta Durangaldeko herrietatik ibilbide bat egin eta gero, Durangoko Andra Marin amaituko da martxa, 13:30ean.