Errigorako arduradunek azaldu dutenez, "ekoizlearen jatorrizko salneurrian, despentsak betetzeko ideiarekin" dator oliba olio birjinaren kanpaina. Bost litroko bidoiak dira salgai daudenak. Cascanteko "La casa del aceite" olio errotakoak eta "Castillo de Ablitas" kooperatibakoak. Olio konbentzionala eta ekologikoa eskatzeko aukera egongo da.
Martxoaren 4ra arte egin daitezke eskariak. Internet bidez egin daiteke eskaera lotura honetan, eta Durangaldeko ondoko lekuetan ere egongo da aukera eskaeren eskuorriak betetzeko. Leku horietan bertan jasoko dira olio bidoiak, honako egunetan:
- Durangon:
Plateruena kafe antzokian. Jasotze egunak: martxoaren 11n eta 12an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
- Elorrion:
Abizari euskaltegian. Jasotze egunak: martxoaren 12an, 18:00etatik 20:00etara, eta martxoaren 13an, 10:00etatik 12:00etara
Txintxirri ikastolan. Jasotze egunak: martxoaren 12an eta 13an, 09:30etik 13:00era eta 16:30etik 19:00etara.
- Iurretan:
Montoste elkartean. Jasotze egunak: martxoaren 12an eta 13an, 18:00etatik 21:00etara.
- Otxandion:
Kementsu elkartean. Jasotze egunak: martxoaren 12an eta 13an, 17:00etatik 22:00etara.
- Zornotzan:
Ixerbe polikiroldegian. Jasotze data: martxoaren 12an, 18:00etatik 20:00etara.