Durangoko Herria elkartekoak ibili dira koordinatzen, eta Elorrioko Lajwad elkarteak eta Otxandioko eskolako gurasoek ere parte hartu dute.
36.000 euro
Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Garai, Iurreta, Mallabi eta Zaldibarko udalen eta Amankomunazgoaren artean ia 36.000 euroko ekarpena egin dute, eta antolatzaileek kamioia erosi dute diru horregaz. Soberan geratu denagaz jakiak erosi dituzte. Bestalde, 23.000 kiloetatik 7.000 herritarrek emandakoak dira.
Horretaz gainera, 30 kutxa konpresa eta 500 kilo arropa joango dira kamioian, JAED elkarteak emandako laguntzari esker.