31 lagunek parte hartu zuten lehenengo etapa horretan. Hasieran, San Agustinen, Ana Otadui Elorrioko alkatea ere egon zen eurekin, eta familia argazkia atera zuten guztiek batera.
Zahartzaro aktiboa bultzatzen duen Durangaldeko elkartea da Bizidun. Martxa horietaz gainera, berbaldiak ere antolatzen ditu elkarteak urte osoan, besteak beste.