Elurtea Durangaldean

Trafiko arazoak Kanpazarren eta Trabakuan

Anboto 2015ko ots. 5a, 11:29

Kanpazarren trafikoa geldi eguerdi aldean (Argazkia: Andoni Urien @kaisertxu)

Goizean goiz itxita egon dira Kanpazar eta Trabakua mendateak. Elurrak trafikoa oztopatu du, eta bi mendateak zabaldu dituzten arren, Kanpazar berriro itxi dute eguerdi partean. Orain (13:49) berriro dago zabalik, baina kontuz gidatzeko gomendatu du Segurtasun Sailak. Miotan ere egoera ez da ona, eta kotxeak bakarrik pasatu daitezke. Denboraleagatik auto pilaketak sortu dira, eta trafikoa mantso dabil mendateetan.

Kanpazar eta Trabakua zabalik dauden arren, mendate horietatik arretaz gidatzeko gomendatu du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak. Gaur ere elurra egingo duela iragarri du Euskalmetek, batez ere arratsaldean.

Urkiolan ez dute errepidea trafikora itxi. Horrelako itxura izan du eguerdian:

Urkiolan ere elur ugari dago bidean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!