Elurrari aurre egin, eta Santa Agedako koplak kantatzen dabiltza Durangaldeko hainbat txokotan

Anboto 2015ko ots. 4a, 11:56

Maristetako ikasleak Durangoko kaleetan harrapatu ditugu koplak kantatzen.

Elorrion, Txintxirri ikastolako ikasleak aterkina eskuan irten dira kalez kale koplak kantatzera. Arratsaldean nagusien  txanda izango da: 19:00etan daukate hitzordua Lagun Tokin, eta Iturri-Zoro elkarteak antolatuta, koplen truke jasotzen duten dirua Caritasera bideratuko dute.

 

Zornotzan, Arratiako korua ibili da koplak kantatzen goizean goizetik. Amaia Astobitzak (@AmaiAsto)

ateratako argazkia da hau:

 

Beste herri batzutan ere irtengo dute koplak kantatzera. Iurretan, Santa Agedako Lagunek deituta, 18:00etan daukate hitzordua plazan, bertan elkartu eta etxez etxe kantuan joateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!