19. Korrika

Korrika martxoaren 23 eguerdian helduko da Durangaldera

Anboto 2015ko urt. 22a, 11:17

Elgetatik Elorriora sartutakoan helduko da euskararen aldeko lasterketa Durangaldera. Martxoaren 23a, astelehena izango da, eta Elorriora 13:05ean helduko dela kalkulatu du AEK-k. Durangaldean hainbat kilometro egin eta gero Ermutik Eibarrera irtengo da Korrika 17:00ak aldera. Zornotzan, azken egunean, martxoaren 29an igaroko da, goizaldeko 03:41ean.

Gaur goizean eman du AEK-k 19.Korrikaren ibilbidearen berri. Martxoaren 19an Urepelen hasi eta martxoaren 29an Bilbon amaituko da lasterketa berezia, aurten, Euskahaldun lelopean.

Hemen duzue Durangaldeko herrien ordutegia:

Martxoak 23, astelehena

13:05: Elorrio

13:45 Abadiño

14:10 Durango

14:25 Iurreta

15:10 Berriz

15:40 Zaldibar

16:15 Mallabia

16:28 Ermua

 

Martxoak 29, domeka

03: 41 Zornotza (Lemoatik dator, eta Zornotza pasatu eta gero, Larrabetzurako bidea hartuko du)

 

Eta lotura honetan, ibilbide guztia.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!