Sari berezi hori, Durangaldetik kanpokoak izan arren hemen ekarpena egin duten lagunei ematen die Gerediagak. Moreno 1971n apaiz bihurtu eta Bilbotik Durangora etorri zen. 2010a arte egon zen bertan, eta hainbat lan egin zuen. Adibidez, Tabirako saskibaloi taldeko entrenatzaile izan zen, eta Jesuiten Etxea etorkinentzako harrera zentroko bultzatzaile aitzindaria izan zen. Gaur egun Tuterako jesuiten etxean bizi da.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia, Gerediagako Foru Zelaian.