2014/11/28 20:30 - 22:00
Oihuklari Clown-eko Virginia Imazek sortu eta antzezten du 'Sex o no sex' clown antzezlana.
Sinopsia: Bizitzaz, heriotzaz edo sexuaz dituen kezkak plazaratzen dituen pailazoa da Pauxa. Hala, bizi izandako zenbait hastapen publikoarekin partekatzeaz bat, giza harremanak eta hartu-eman osasuntsuak izatearen gogoetak kontatuko ditu. Virginia Imazek gozotasunetik eta genero ikuspegitik landuko ditu, umore-giroan, gai mordo bat, hala nola, hilerokoa, kutsadura, norberaren gorputzarekiko harreman konplikatua, lehen muxua, koitoa, erditzea, menopausia, eta, oro har, oraindik zintzilik daukagun erruduntasunik gabeko plazera.