Rosa Elizburu alkateak azaldu zuen azkeneko hiru urteetan zerga ordenantzak mantendu egin dituztela. Enrique Garatek (EAJ) kezka agertu zuen, tasak, urte batzuetan mantendu ostean, “kolpean” igo ahal direlako. Elizburuk erantzun zuen sarrerak eta gastuak kontrolatuta dauzkatela, eta hurrengo urteren batean tasak igo beharko balira, “apurka-apurka” igoko lituzketela. Eztabaida egon arren, aho batez onartu zuten udal tasak mantentzea.