Zesta-puntako final bana gaur eta bihar, Durangon

Anboto 2014ko urriaren 17a

Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekua zesta-puntako final biren lekuko izango da gaur eta bihar. Gaur, 19:00etan, Jai Alai World Tour egutegiaren barruko II. PRO-AM txapelketako finala jokatuko dute, eta bihar,  18:00etan, San Fausto Zesta-punta Txapelketako finala.


Gaurko finalean Kevin Ithurrria eta Ekhi Aio, eta Jokin Arbe eta Joseba Madarieta neurtuko dira. Ithurriak eta Aiok ezustekoa eman zuten finalerdietan, Mikel Egiguren eta Jon Zabala binakako txapeldunak menderatu zituztelako. Bigarren finalerdian Arbek eta Madarietak Jagoba Narbarte eta Ibai Erkiaga kanporatu zituzten.
Zapatuan, aldiz, XXXI. San Fausto Zesta-punta Txapelketako finalaren txanda izango da. Arbek final hori ere jokatuko du, Jon Zabalagaz bikotea osatuta. Markinarrek Hossegorreko (Frantzia) Lesbats-Etxebarri bikotea izango dute arerio. Markinarrak dira faborito.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!