HABEren 4.mailako ikastaroak antolatu ditu Durangaldeko AEK-k

Anboto 2014ko irailaren 23a

Durangoko, Zornotzako eta Ermuko euskaltegietan eskainiko dituzte ikastaroak. Urrian hasiko dira klaseak ematen, eta izena emateko azken eguna urriaren 1a da.

Ikastaroa 180 ordukoa izango da, eta bi modutara eskainiko dute: Astean egun baten baino gehiagotan  eta modu trinkoan, bariku arratsaldetan edo zapatu goizetan. Eskola presentzialez gainera, hamar tutoretza-saio izango dituzte ikasleek. 

Ikastaroa urritik ekainera izango da.

Izena-emateko eta informazio gehiagorako:

- Durangoko Abarrak AEK euskaltegia: 94 681 73 49 - abarrak@aek.org

- Zornotzako AEK euskaltegia: 607 151 917 - zornotza@aek.org

- Ermuko Kaltxango AEK euskaltegia: 943 171 940 - kaltxango@aek.org

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!