Edu Barinaga izango da Pello Sarasolaren lekukoa hartuko duena ETBren gidaritzan. Telebista, zine eta animazio arloan ibilbide oparoa egin du Barinagak. Magisteritzan diplomatua eta Informazio Zientzietan lizentziatua da. Urte batzuetan, Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezko arduradun kargua bete zuen. Megavideo ekoizpen etxeko kudeatzailea izan zen. Ondoren, Durangoko Baleuko ekoizpen etxea sortu zuen.
Umeei eta gazteei zuzendutako hainbat eduki ezagunak egin dira ETBn: Superbat, Euskaraokea eta Betizu, esaterako.Jaiak, Políticamente incorrecto, Debatea eta Txikon Xtreme ere Barinagaren ekoizpenak dira. Dokumentalen eta zinemaren arloan ere ibilbide oparoa izan du. Izarren argia, Amaren eskuak eta Gernika bajo las bombas ekoitzi ditu, besteak beste. Animazioari dagokionez, Megasonikoak (Goya saria, 1997), Blackie & Kanuto, The Wish Fish eta Blackie & Company filmak egin ditu.