"2014. urtean egonik ere, kolektiboarekiko diskriminazioa ez da bukatu". Adierazpenean azaldu dute kriminalizazioa ez dela amaitu, nahiz eta gauza positiboak egon urteetan zehar: "Pauso asko daude emateke, nahiz eta batzuetan pentsatu ez dela ezer gehiago behar". Adierazi dute, Espainiar estatuan, Frankismoaren ostean kolektibo horrek egindako borrokagatik heldu garela gaur eguneko egoerara. Baina, beste herrialde batzuetan oraindik kriminalizazioa bizirik dagoela ohartarazi dute: "Pertsonak kriminalizatu, torturatu eta erailtzen dira, beste era batera maitatzeagaitik". Horregaz lotuta, Europarako sarreretako hesiak "lotsaren hormak" direla diote, eta horregatik, Espainiari Afrikarekiko daukan hesia eraistea eskatu diote. Jarraituak izan ahal diren atzerritarrak babestu dituzte, gainera.
LGTB kolektiboarekiko edozein eraso edo kriminalizazio zigortuko dutela, eta borroka horretan irmo lan egingo dutela esan dute. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu LGTB kolektiboari laguntzeko eta indartzeko". Egunotan antolatutako mobilizazioetara joatera animatu dituzte herritarrak.