Martitzenean, 23:00 inguruan, adin txikiko neska batek sexu erasoa jasan izana salatu zuen Ertzaintzan. Zornotzatik Bilborako trenean zihoala, bagoian bakarrik geratu ziren bera eta gizonezko bat. Neskak salatu zuenez, gizona hurreratu egin zitzaion, immobilizatu egin zuen eta ukituak egin zizkion. Neskak ihes egitea lortu zuen, hurrengo geltokian trenetik jaitsi zen eta senitartekoei laguntza eskatu zien telefonoz.
Ertzaintzak prentsa ohar bidez informatu duenez, berehala ikerketa bat abiatu zuten eta, horren ondorioz, atzo arratsaldean 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Muxikan.