SOS Deiak-ek atzo 14:00 aldera jaso zuen laguntza deia. Lagun bi Anboto mendia igotzen zebiltzala, euretako batek hankan zauri bat egin zuen eta aurrera jarraitu ezinik geratu zen. Segurtasuna Saileko Larrialdetarako Arreta Zerbitzuak Ertzaintzaren helikoptero bat bideratu zuen bertara. Lagun biek whatsap bidez bidalitako koordenaden bidez kokapen zehatza jakin ahal izan zuten. 46 urteko zauritua Galdakaoko ospitalera eraman zuten.