Euskadik erraz irabazi du Histori Cup txapelketa errugbian

Anboto 2014ko eka. 17a, 09:44

Euskadiko selekzioa garaipena ospatzen
Durango Rugby Taldeko Mikel Blanco eta Gaizka Iturriagaetxebarria talde titularrean izan dira eta bien artean hiru entsegu lortu dituzte.

 

Lehenengo aldiz jokatu den Histori Cup txapelketa Euskadiko Selekzioak irabazi du. Getxon jokatutako azken partiduan 50-0 jipoitu zuen Andorra. Durango Rugby Taldeko jokalari biek parte hartze zuzena izan zuten garaipenean: Mikel Blancok entsegu bat lortu zuen eta Gaizka Iturriagaetxebarriak bi.

Emakumeetan Euskadiko selekzioak Getxoko Nazioarteko Txapelketa irabazi zuen errugbi zazpian. Jokatutako partidu biak irabazi zituen: 20-17 irabazi zion Galiziari eta 52-0 Andorrari. Durango Rugby Taldeko Uribarri Barrutieta eta Joana Murray Euskadiko Selekzioagaz aritu ziren.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!