Podemos Durangaldean ere jaio da

Anboto 2014ko eka. 16a, 09:17

Barikuan alderdiaren aurkezpena eta lehenengo batzarra egin zuten Durangon 50 bat lagunek.

Pablo Iglesias irakasle eta telebistako esatariaren erreferentziapean jaio den alderdia Espainia osoan hedatzen dabil astiro-astiro. Europako hauteskundeetan lortutako emaitza onak (Durangaldean 1.625 boto) alderdiarentzako tranpolina izan dira, eta orain antolakuntza zehazteko prozesu batean murgiltzen hasi dira.

Durangaldeko zirkulua sortu zen barikuan. Zirkulua deitzen diote batzar estiloari, borobilean jarrita egiten dituzte-eta asanbladak. 50 bat lagun, gazte eta heldu, hurreratu ziren Fray Juan Zumarraga institutuko aretoan eginiko aurkezpenera, eta bertan Neskutz Rodriguezek hartu zuen berba. Bideo batekin eta diapositibekin, Podemos-Ahal Duguren oinarriak azaldu zituen, eta hainbestetan kritikatu izan duten "kasta" politikoa ere izan zuen berbagai, euren politika ez dela horrelakoa nabarmentzeko. Rodriguezek adierazi zuen urrira bitartean barne prozesua garatuko dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!