Anbotok domekako giza kateari jarraipena egingo dio webgunean eta sare sozialen bidez. Euskal Herriko hainbat hedabidegaz elkarlanean jardungo du: Tokikom elkarteko hedabide batzuekin –Goiena, esaterako–, Berria, Argia, Gara, Info 7, Arrosa irrati sarea, etabar. Zuzeneko bideo emanaldia, irratsaioa eta argazki galeriekin mapa interaktiboa eskainiko ditu anboto.org-k domekan 10:00etatik aurrera.
Anbotoren gaiak
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!