Hainbat hedabidek, tartean Anbotok, elkarlanean jorratuko dute ekainaren 8ko giza-katea

Anboto 2014ko mai. 28a, 13:24

Herri ekimeneko hainbat hedabide elkarrekin ibiliko dira giza-kateaz informatzen: "Iruditzen zaigu gure komunitateentzat interes informatiboa duen ekimena dela, eta aukera aproposa dela hedabideon artean elkarlana sustatzeko. Apustu berezia egingo dugu, eta kalitatezko jarraipen anbiziotsua prestatzen ari gara"

 

Egun horretan, sare sozialetan jarraipen koordinatua egingo dute eta giza kate osoko argazkiak bilduko dituen mapa interaktiboa ere eratuko dute. Irrati bidez entzungo den eta webguneetan streaming bidez zuzeneko irudiekin hornituko duten ikus-entzunezko saioa, gaueko ordubeteko telebista saioa eta denon artean grabatutako irudirik onenekin, bideo laburpen bat sarean zabaltzeko.

Gainera, giza katea dokumentatuko dute, argazkiz eta ikus-entzunezko formatuetan, lurretik eta airetik.

Hauek dira elkarlanean lan egiteko elkartu diren hedabideak: Ahotsa, Aiaraldea, Anboto, Argia, Arrosa sarea, Barren, BERRIA, Goiena, GoierriTB, Guaixe, Hamaika Telebista, Hitza, Hitzondo, Info7, Librean zuzenekoak, Naiz, Piztu, Tolosaldeko Ataria, Tokikom, Topatu eta 25 Geltokia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!