Erdi Aroko Mallabiari buruz berba egingo du Belen Bengoetxea historialariak

Anboto 2014ko maiatzaren 25a

Asteburuan ekingo diote Mallabian kultur hamabostaldiaren egitarauari. Bihar, eskolako pilotalekuan, futbolean arituko dira benjamin mailako gazteak, goizez eta arratsaldez. Domekarako, areto-futbol txiki txapelketa antolatu dute, 5 eta 6 urte arteko umeentzat, goizean, eskolako pilotalekuan.


Datorren eguaztenean, berriz, Mallabia Erdi Aroan berbaldia eskainiko du Belen Bengoetxea arkeologo eta historialari durangarrak, kultur etxean, 19:00etan.


Datorren eguenean, Biharko Izarrak Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte udal pilotalekuan, 21:15ean hasita.


Umeei zuzendutako ekitaldiei dagokienez, maiatzaren 30ean Irrien Lagunek Mallabia bisitatuko dute. Irri herri anitz! ikuskizuna taularatuko dute arratsaldeko 18:30ean, pilotalekuan. Umeek abesteko eta dantza egiteko aukera eskainiko dute.


Bertsolaritza
Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek Begirada feminista bat tailerra eskainiko dute maiatzaren 30ean, kultur etxean. Bertsolaritza genero ikuspuntutik lantzeko irizpideak planteatuko dituzte bi bertsolariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!