Erakustxakurren lehiaketa gaur, Jauregibarriako zelaietan

Anboto 2014ko maiatzaren 24a

Zornotzako Errekamendi elkarteak erakustxakurren lehiaketa antolatu du zapaturako, Jauregibarriako landetan. Ekimenaren laguntzaileak dira udala eta Intxausti albaitari klinika.

 

Erakustxakurra ehiza txakur mota bat da; instintuari jarraituta, muturragaz ehizarako pieza dagoen tokia adierazten duelako deitzen zaio horrela, eta ehiztariari informazio baliotsua eskaintzen dio keinu horrekin. Arrazarik ezagunenak pointer eta setter motakoak dira, batez ere. Biharko txapelketa eta sariak hiru ataletan banatu dituzte: txakur arraza kontinentalak, britainiarrak eta sozialak.

Txapelketan parte hartu gura duenak egunean bertan 08:00etatik 09:00etara izango du izena emateko modua, Jauregibarrian. Ondoren, txapelketa bera 09:00etan hasi, eta 14:00 inguruan amaituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!