Eroskiren otzaragaz, 2.500 euro lortu ditu Geu Bek

Anboto 2014ko mai. 19a, 09:00

Eroskik 300 euro balio duen arrain otzara bat eman zion Geu Beri, eta 2.500 euro lortu dituzte horrela. Maria Angeles Igartuak irabazi zuen zozketa.

Otzararen zozketarako txartelak Eroskin bertan saldu zituzten, eta sei ordutan saldu ziren 2.500 txartelak. Aniztasun funtzionala daukaten gazteen familien elkartekoek esan dute aurreikuspenak gainditu zituztela.

Bigarren urtez jarraian parte hartu du ekimenean Eroskik. Geu Bek eskerrak eman dizkio, baita zozketan parte hartu duten guztiei ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!