Joan zen zapatuan, EAJk Ezkurdin antolatu zuen ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak Artur Mas Kataluniako presidenteagaz egindako bilera kritikatu zutenei mezua bidali zien: “Isilarazi nahi bagaituzte, entzun egingo gaituzte”.
Ezker Anitza-IU-Iratzarri-EKI koalizioak martitzenean, Durangon, antolatutako ekitaldian Leire Martinez hautagiak azaldu zuenez, “Durangaldean egoera ekonomikoa ez da ona, eta ez da ona izango enpleguaren aldeko politikak eta politika sozialak aldatu arte”.
PSE-EEk Larrosaren Eguna ospatuko du Durangoko Landago Gunean, domekan. Hauteskundeak ardatz izango dituen ekitaldira 3.000 lagun bertaratzea aurreikusten dute. Eider Garaizabal hautagaiarekin batera, Jose Antonio Pastorrek, Patxi Lopezek eta Elena Valencianok parte hartuko dute ekitaldian .
EH Bilduk datorren maiatzaren 21ean egingo du ekitaldi politikoa, 19:00etan, Ezkurdin, eta Dani Maeztuk eta Niko Morenok hartuko dute parte.