Frackingari buruzko berbaldiak Durangon eta Zaldibarren

Anboto 2014ko maiatzaren 13a

Maiatzaren 14an, 19:30ean, Fracking Ez Araba plataformako Mikel Oterok hitzaldia eskainiko du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian Fracking Ez kanpainaren barruan. Maitzaren 17an, 16:30ean, aldiz, Zaldibarren egongo da frackingaren inguruko hitzaldia, liburutegi zaharrean.

 

Gasa ustiatzeko teknikaren inguruan sentsibilizatu guran kanpaina egiten dabil Fracking Ez Durangaldea plataforma. Berbaldiotan frackingak zelan funtzionatzen duen eta zer arrisku dituen azalduko dute, eta Durangaldean teknika hau ezartzeko aukeren gainean egingo dute berba. Sinadurak batzen dabiltza legebiltzarrean herri ekimen legegilea aurkezteko. 

Durangoko eta Zaldibarko berbaldiez gainera, Mañariako frontoian frackingaren gaineko erakusketa didaktikoa egingo dute maiatzaren 18an. Sinadurak ere batuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!