Atxilotu bat Garbigunen lapurretan egiten saiatzeagatik

Anboto 2014ko maiatzaren 6a

20 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak, Garbigunen lapurreta saiakera egiteagatik.

 

Domeka arratsaldean, lagun bi Garbigune baten atzeko aldetik korrika irteten ikusi zituzten ertzainek. Ondoko enpresa batera sartu ziren lagun bi horiek. Segituen kolpe metaliko gogorrak entzun zituzten ertzainek; enpresara sartu eta gizon bat kontainer baten barruan piezei kolpeka aurkitu zuten. Galdeketa baten ostean gizon hori atxilotu egin zuten. Atxilotuak aurrekari polizialak ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!